Asisko Urmeneta Nafarroaren historiaz aritu da Gaztetxean

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 14a, 09:41

Asisko Urmenetaren hitzaldiaren une bat. (Azpeitiko Gaztetxea)

Iaz argitaratu zuen Amaiur! Libera State komiki liburuaren haritik hitzaldia eman zuen atzo.

"Inbasio bidegabea, erresistentzia amaigabea". Historiaren independentzia hitzaldia eskaini zuen atzo eguerdian Asisko Urmenetak Azpeitiko Gaztetxean. Urmenetak berak iaz argitaratutako Amaiur! Libera State komiki liburuan jasotako Nafarroaren historiaren gaineko hausnarketatik abiatuta, gaur egungora bitartean Nafarroak urteetan eta mendeetan zehar bizitako garapena hizpide izan zuen artistak.

Urolako Napar Zuzterrak taldeak eta Azpeitiko Gaztetxeak elkarlanean antolatutako hitzaldia izan zen atzokoa, eta Gaztetxean elkartutakoek adi jarraitu zituzten Urmenetaren azalpenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide