Xapokeitan lehiaketan parte hartzeko erabiltzaile eta pasahitzak egiaztatzeko azken egunak dira

Onintza Lete Arrieta 2023ko api. 14a, 14:29

Astelehenean hasiko da Xapokeitan lehiaketa, eta ordurako prest izatea komeni da erabiltzailea eta pasahitza.

Astelehenean hasiko da Xapokeitan galdera-erantzunen jolasa, eta izena eman duten 232 lagunek mezu elektronikoa jaso dute lehiaketan parte hartzeko erabiltzaile eta pasahitzarekin. Astelehena baino lehen proba egitea da onena, eta arazorik edo zalantzarik izanez gero, lehiaketa@ukt.eus helbidera mezua idaztea.

Euskararekin eta euskaraz jolas egiteko, Xapokeitan galdera-erantzunen jolasa sortu dute Azpeitiko Udalak eta Uztarriak elkarlanean. Guztira, 232 lagunek eman dute izena. Izena emateko epea amaituta, izena eman duten guztiek jaso dute posta elektronikoz jolasean parte hartu ahal izateko erabiltzaile eta pasahitza. Oraindik proba egin ez dutenek, hauek dituzte horretarako azken egunak, jokoa astelehenean, apirilak 17, hasiko baita. Inork arazorik edo zalantzarik balu, helbide honetara idatzi beharko du: lehiaketa@ukt.eus.

Hamalau egunez, hilaren 17tik 30, egunero erantzun beharko dira galderak, asteburuetan ere bai. Parte hartzaile bakoitzak egunean hamar galdera erantzun beharko ditu, 08:00etatik 00:00etara bitartean. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible izango ditu –horietako bakarra izango da zuzena–, eta parte hartzaileak bat aukeratu beharko du.

Behin hamalau egun horiek igarota, finala jokatuko da, maiatzaren 9an, Sanagustin kulturgunean eta herritarren aurrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide