'SOS Kantak Arriskuan' saioa grabatu dute herrian

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 15a, 09:23

'SOS Kantak Arriskuan' saioaren grabazioa, atzo, Sanagustin kulturgunean. (SOS Kantak Arriskuan)

Azpeitiko festetan abesten ziren bertso zahar batzuk berreskuratu dituzte, herritarrek kantatuta grabatzeko. Atzo grabatu zuten saioaren azken emanaldia, Sanagustinen.

ETB1eko SOS Kantak Arriskuan saiokoak Azpeitian ibili dira egunotan, saio horren ataletako bat grabatzen.

Azpeitiko festetan abesten ziren bertso zahar batzuk berreskuratzea eta horiek herritarren ahotsekin kantatuta jasotzea izan da saioaren xedea. Hain zuzen ere, atzo arratsaldean grabatu zuten Azpeitiari eskainitako atalaren azken emanaldia izango dena. Hainbat herritar igo ziren Sanagustin kulturguneko oholtzara, Klara Mendizabalen zuzendaritzapean berreskuratutako bertso zahar horiek abesteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide