Gatibuk kontzertua emango du Azpeitian maiatzaren 6an

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 16a, 09:13

Gatibu taldea.

Maiatzaren 6an izango da, Sanagustin kulturgunean. Gernikako taldeak EH Distopikala disko berria aurkeztuko du.

Gatibuk kontzertua emango du Azpeitian maiatzeko lehen asteburuan. Datorren hilaren 6an, zapatua, Sanagustinen joko du Gernikako talde ezagunak, 22:30ean hasita.

Iaz plazaratu zuen Gatibuk EH Distopikala, bere hamargarren diskoa, eta lan berria aurkezteko kontzertu biran dabil orain. Bira horren barruan iritsiko dira Sanagustinera maiatzaren 6an.

Kontzerturako sarrerak, ohi bezala, Kulturaz kooperatibaren webgunearen bidez eskura daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide