Herriko hainbat kale eta auzotan errepideak eta aparkalekuak pintatuko ditu Azpeitiko Udalak datozen asteetan. Bihar hasiko dira zeregin horretan, Urola kalean. "Aurreikuspenen arabera eta eguraldiak laguntzen badu", hilabeteko epean bukatuko dituzte egin beharreko pintaketa lan guztiak.
Hainbat errepide eta aparkaleku pintatuko dituzte epe horretan, eta aparkalekuak zein kaleak "puntualki itxi" ditzakete horretarako, udalak ohartarazi duenez. Trafiko handieneko kaleetan, berriz, "ahal denetan" lanak gauez egingo dituztela esan du erakundeak.
Api Movilidad enpresak egingo ditu lanak, 169.350 euroko aurrekontuarekin.