Abian da Xapokeitan galdera-erantzunen jolasa

Erredakzioa 2023ko api. 17a, 08:00

Euskararekin eta euskaraz jolas egiteko, Xapokeitan galdera-erantzunen jolasa sortu dute Azpeitiko Udalak eta Uztarriak elkarlanean. Gaur hasi eta hamalau egunez, egunero hamar galdera erantzun beharko dira, eta horretarako ia egun osoa egongo da: 08:00etatik 00:00etara arteko epea, alegia. Izena emanda dagoenak hemen dauka aurreneko galderei erantzuteko aukera.

Euskararekin eta euskaraz jolas egiteko, Xapokeitan galdera-erantzunen jolasa sortu dute Azpeitiko Udalak eta Uztarriak elkarlanean. Guztira, 232 lagunek eman dute izena, eta horiek gaur hasi eta hamalau egunez, egunero hamar galdera erantzun beharko dituzte. Ordutegi zabala dute horretarako, 08:00etatik 00:00etara, alegia.

Jokoa oso erraza da: galdera bakoitzak hiru erantzun posible izango ditu –horietako bakarra izango da zuzena–, eta parte hartzaileak bat aukeratu beharko du.

Erantzun hemen gaurko galderak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide