Zozketa

Gari eta Maldanberaren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko api. 17a, 12:01

Ostiralean 22:30ean hasiko da emanaldia Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak emandako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Gari eta Maldanberaren kontzertua izango da ostiralean, apirilak 21, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute horretarako.

Zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan eman beharko da izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide