Joseba Lazkano jesuita hil da, Uztarria aldizkariaren lehen zenbakiko protagonista

Julene Frantzesena 2023ko api. 17a, 14:31

Uztarria aldizkariaren lehen zenbakiaren azala.

20 urte zituela joan zen Venezuelara misiolari lanetara, eta bizitzaren bi heren baino gehiago igarota, Azpeitira etorria zen. Gaur hil da, 88 urte zituela. 1999ko azaroko Uztarria aldizkariko protagonista izan zen Lazkano, hau da, lehen zenbakikoa.

Joseba Lazkano jesuita azpeitiarra hil da gaur, astelehena, 88 urte zituela. Venezuelara joan zen misiolari 20 urte zituela, eta han igaro ditu bizitzaren bi heren baino gehiago. Azken boladan, baina, Azpeitian zen.

Uztarria aldizkariaren lehen zenbakiko protagonista izan zen Lazkano. Hain zuzen ere, Uztarria Kultur Koordinakundeak duela ia 24 urte, 1999ko azaroan, kaleratu zuen aldizkariaren lehen zenbakia, eta jesuita azpeitiarra izan zen azaleko nahiz barruko orrialdeetako protagonista, elkarrizketa nagusia hari eskaini baitzion herri aldizkariak.

Duela bost urte, berriz, Urola Kostako Hitza egunkarian elkarrizketa egin zioten Lazkanori, Azpeitira etorrira zela eta. Sasoi hartan Fe y Alegria mugimenduan aritzen zen, ikerlari lanetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide