Eman daiteke izena Orkatzeko pala txapelketa mistoan

Nerea Uranga 2023ko api. 18a, 09:00

Parte hartu nahi duten bikoteek Orkatz kultur elkartean nahiz Orkatzen Instagrameko kanalaren bidez eman ahalko dute izena, apirilaren 28ra artean.

Orkatz kultur elkarteak ireki du pala txapelketa mistoan izena emateko epea. Lehiaketan parte hartu nahi duten bikoteek Orkatz kultur elkartean nahiz Orkatzek Instagramen duen kanalaren bidez eman dezakete izena. Horretarako epea apirilaren 28ra bitartekoa da.

Orkatz kultur elkartearen 30. urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan antolatu dute pala txapelketa mistoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide