Rock eta guateke gaua antolatu du AZTEk zapaturako

Julene Frantzesena 2023ko api. 20a, 08:08

Komrock taldeko kideak.

23:00etan hasita, Komrock taldearen kontzertua izango da Perez Arregi plazan. Ondoren, rock musika entzuteko eta guatekeaz gozatzeko aukera izango da Alde Zaharreko tabernetan.

Rock eta guateke gaua antolatu du Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak (AZTE) zapaturako. 23:00etan hasita, Kataluniako Komrock taldearen kontzertua izango da Perez Arregi plazan; hainbat abestiren bertsioak eskainiko ditu taldeak. Emanaldia bukatzean, rock doinuez eta 60ko, 70eko, 80ko eta 90eko hamarkadetako musikaz gozatzeko aukera izango da Alde Zaharreko tabernetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide