Asteburuan 'Los Fabelman' filma botako dute Soreasun

Aitziber Arzallus 2023ko api. 19a, 08:30

'Los Fabelman' filma.

Bitan izango da filma ikusteko aukera: igandean, 19:30ean; eta astelehenean, 21:00etan. Sarrerak eskuragai daude Kulturaz.eus webgunean.

Los Fabelman filma ikusteko aukera izango da asteburuan Soreasu antzokian. Bi emanaldi antolatu dituzte: igandean 19:30ean izango da lehena, eta astelehenean 21:00etan bigarrena. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean.

Steven Spielbergek zuzendu du Los Fabelman lana, eta zuzendariaren beraren haurtzaroari eta gaztaroari buruzko film erdi autobiografikoa. 1950eko hamarkadaren amaieran eta 1960ko hamarkadaren hasieran girotuta dago ikus-entzunezkoa. Arizonako Sammy Fabelman izeneko haur batek, bere ama xelebre eta artistak (Michelle Williams) eta bere aita pragmatiko eta informatikako ingeniariak (Paul Dano) eraginda, familia sekretu suntsitzaile bat aurkituko du, eta filmen botereak istorioak kontatzen eta bere nortasuna eratzen nola lagun diezaiokeen aztertuko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide