Bigarren 'Bota beldurrikpe!' bertso saioa izango da ostiralean Haginpen

Maialen Etxaniz 2023ko api. 25a, 09:18

2022ko 'Bota bildurrikpe' bertso saioko artxibo irudia. (Haginpe)

Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar eta Urko Arregi arituko dira kantuan Haginpek antolatutako bigarren Bota bildurrikpe! bertso saioan. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta doakoa izango da.

Haginpe tabernak bigarrengo urtez jarraian Bota bildurrikpe! bertso saioa antolatu du ostiralerako, hilak 28. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta doakoa izango da. Aurten, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar eta Urko Arregi arituko dira kantuan. 

"Umorea" da Bota bildurrikpe! bertso saioaren osagarri nagusia, eta bertsolariek "lotsarik gabe" erantzun beharko diete gai-jartzaile lanetan arituko den kidearen tramei eta proposamenei. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide