Gari eta Maldanberaren kontzertua izango da ostiralean Sanagustinen

Aitziber Arzallus 2023ko api. 19a, 09:00

Gari eta Maldanbera taldea.

Gari & Maldanbera. Zuzenean 2022 lana aurkeztuko dute zuzeneko saioan. Emanaldia 22:30ean hasiko da eta sarrerak eskuragai daude Kulturaz.eus webgunean, hamasei euroren truke.

Gari eta Maldanbera taldeak zuzeneko saioa eskainiko du ostirala iluntzean Azpeitian. Hertzainak taldearen azken biraren ostean, Garik bere bidea jarraitu du eta Maldanbera taldearekin batera Bilbo, Lazkao, Algortan eta Bergaran grabatutako kontzertuak jaso dituen diskoa aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean: Gari & Maldanbera. Zuzenean 2022. Aski ezagunak diren hainbat abestiz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek; besteak beste, Amets, Esperantzara kondenatua, Amapola, Eguzki berritan zaude, Zaharra zara Bilbo… 

Kontzerturako sarrerak eskuragai daude Kulturaz kooperatibaren webgunean, hamasei euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide