Zozketa

Grison Beatbox-en emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko api. 18a, 11:44

Grison Beatbox-ek En bucle ikuskizuna eskainiko du larunbatean, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan, eta Uztarriak sarrera bikoitz bat zozkatuko du bazkideen artean.

Grison Beatbox-ek En bucle ikuskizuna eskainiko du apirilaren 22an, larunbatean, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Uztarriak sarrera bikoitza zozkatuko du bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute horretarako.

Zozketan parte hartu nahi dutenek honako lotura honetan eman beharko da izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide