Enerhitzek kontzertua emango du igandean, Arkupehotsak egitasmoaren barruan

Aitziber Arzallus 2023ko api. 21a, 09:00

Enerhitz bakarlaria.

Arkupehotsak 2023 egitasmoko hirgarren saioa izango da etzikoa. 19:00etan hasiko da Sanagustin kulturgunean. Enerhitzek Olatz Salvador musikaria izango du bidelagun.

Aukupehotsak 2023 egitasmoko hirugarren kontzertua etzi, igandea, izango da, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Enerhitzek emango du kontzertua eta Olatz Salvador musikaria izango du bidelagun. Doako saioa izango da.

Aurten, berrikuntza gisa, Arkupehotsakerako hautatuak izan diren artistek hilabeteko egonaldia egiteko aukera izan dute Dinamoa soreman gunean. Enerhitzek ere halaxe egin, eta egonaldi horretan, Eñaut Gaztañagaren aholkularitza jaso du bakarlari gazteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide