Maria Goñiren 'Lainoak' erakusketa, zapatutik aurrera Sanagustinen ikusgai

Aitziber Arzallus 2023ko api. 20a, 09:15

Maria Goñi. (Maialen Etxaniz)

Zapatuan 12:00etan izango da erakusketaren irekiera ekitaldia eta han izango da artista. Erakusketaren eta artelanen nondik norakoak azaltzeaz gain, zuzenean margotzen ariko da.

Maria Goñi artista iruindarraren Lainoak erakusketa ikusgai izango da zapatu eguerditik aurrera Sanagustin kulturgunean. 12:00etan irekiera ekitaldia egingo dute han bertan. Artistak berak azalduko ditu erakusketaren eta artelanen nondik norakoak, eta horretaz gainera, zuzenean margotzen ariko da. 

Lainoak erakusketan lainoaren forma zehaztugabeak eta tonu ilunak dira nagusi, eta misterioz betetako paisaiak aurkezten ditugu. Mihisea euskarri hartuta, akrilikoa eta olioaren bidez sortu ditu artelanak. Dinamoan izan da ikasturtean zehar sormen egondaldian, eta bertan marraztu ditu irudiok. Sormen egonaldiaren baitan, laster, ikastaro labur bat eskainiko die Arte eta Diseinuko ikasle gaztetxoei.

Joan den urtarrilean Uztarriak argazki erreportajea egin zion Goñiri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide