Kulturaz loratuta dator udaberria

Aitziber Arzallus 2023ko api. 20a, 11:30

Ezpalak taldea. (Kulturaz)

Kulturaz kooperatibak prest du maiatza bukatu bitarteko kultur agenda. Kontzertuak, bakarrizketak, haurrentzako ikuskizunak, zinema, hitzadiak... Oraingoan ere herritarrek izango dute zer entzuna, ikusia eta ikasia. Doakoak ez diren ekitaldietarako sarrerak dagoeneko eskuragai daude Kulturaz.eus webgunean.

Maiatzaren bukaera arteko agenda prest du Kulturaz kooperatibak, agenda oparoa inondik ere.  Arduradunen hitzetan, ez da egun batetik besterako kontua izaten. "Baratzean bezala, lurra landu, mimatu, izerdia bota eta pazientziaz itxaron behar izaten da kulturaz gozatzeko. Fruitua ez ezik, denbora bera ere dastatu egiten da eta. Jada, koloreztatu zaigu agenda. Eremu ezberdinetako ekitaldi eta proiektuz beteta, iritsi da udaberria".

Kontzertuei dagokionez, datozen hilabeteetan Gari eta Maldanbera, Banda Gazteen Alardea, Ithaka, Bamns, Gatibu, Esne Beltza, DJ Elepunto, Chica Sobresalto, Sara Azurza, Ezpalak eta Havalina taldeak izango dira, besteak beste, Sanagustingo eta Soreasuko oholtza gainetan. Gainera, Grison Beatbox eta Luis Zaheraren bakarrizketak, Alurr dantza taldearen Itsas Lapurrak ikuskizuna, dantzaleku eta Ene Kantaken Emozio Festa ikuskizuna ere izango dira bi kulturguneetan. Zinemari dagokionez, berriz, Los Fabelman, 20.000 especies de avejas, Karpeta Urdinak, Matria eta Las buenas compañias filmak ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian.

Sormen eta transmisio proiektuek ere izango dute lekua ikasturte amaiera honetan. Arkupehotsak ekimenaren baitan Dinamoan egonaldia eta Sanagustinen kontzertua eskainiko dute Enerhitzek –Olatz Salvador bidelagun duela– eta Kadirak –Idoia Asurmendi bidelagun duela–. Grafiaz Betearen azken saioa egingo dute –risografiaren ingurukoa– eta gaztetxoen antzerki tailerrean urtean zehar ondutakoa taularatuko dute ekainean. "Beste hainbat ekitaldi, proiektu eta sormen egonaldi ere landatu ditugu baratzean, xumeak batzuk, entzutetsuak besteak, herriko eragileekin batera gehienak. Mimoz zainduko ditugu eta, lurrazaleratu ahala, joango gara lau haizetara argitaratzen".

Kulturazen agenda:

  • Apirilak 21. 22:30ean, Sanagustinen, kontzertua: Gari & Maldanbera.
  • Apirilak 22. 12:00etan, Sanagustinen, erakusketa irekiera: Maria Goñiren Lainoak.
  • Apirilak 22. 22:00etan, Sanagustinen, bakarrizketa musikatua: Grison Beatbox.
  • Aprilak 23. 12:00etan, plazan, musika emanaldia: Banda Gazteen Alardea.
  • Apirilak 23. 19:00etan, Sanagustinen, kontzertua: Arkupehotsak, Enerhitz ft. Olatz Salvador.
  • Apirilak 23 eta 24. Zinema: Los Fabelman.
  • Apirilak 26. 18:00etan, Sanagustinen, hitzaldia: Pantailaren erabilera adin txikiko haurrengan.
  • Apirilak 27. 19:00etan, Sanagustinen, aurkezpena: Domusa Teknik 40 MLK 2023.
  • Apirilak 28. 23:00etan, Sanagustin dantzaleku.
  • Maiatzak 6. 22:30ean, Sanagustinen, kontzertua: Gatibu.
  • Maiatzak 7. 18:00etan, Soreasun, dantza ikuskizuna: Alurr dantza konpainiaren Itsas Lapurrak.
  • Maiatzak 8. 19:00etan, Sanagustinen, hitzaldia: Azpeitiko errotak.
  • Maiatzak 12. 20:00etan, Sanagustinen, kontzertua: Katapulta Tour, Ithaka + Bamms.
  • Maiatzak 14. 17:00etan, Soreasun, haurrentzako ikuskizuna: Ene Kantaken Emozio Festa.
  • Maiatzak 14 eta 15. Zinema: 20.000 especies de avejas.
  • Maiatzak 19. 22:00etan, zinema: Karpeta Urdinak.
  • Maiatzak 20. 23:00etan, Sanagustinen, kontzertua: Esne Beltza + DJ Elepunto.
  • Maiatzak 21. 18:00etan, Sanagustinen, kontzertua: Arkupehotsak, Kadira ft. Idoia Asurmendi.
  • Maiatzak 21 eta 22. Zinema: Las buenas compañias.
  • Maiatzak 26. 22:00etan, Sanagustinen, kontzertua: Chica Sobresalto + Sara Azurza.
  • Maiatzak 27. 22:30ean, Sanagustinen, kontzertua: Ezpalak + Havalina.
  • Maiatzak 28. 20:00etan, Soreasun: bakarrizketa: Luis Zahera

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide