Maiatzaren 20ko Etxera Egunaren hitzordu nagusienetakoak izango dira aurten ere krosa eta bazkaria, eta bi horietan parte hartu nahi dutenek badute dagoeneko nora jo izena emateko zein txartelak erosteko.
Kroserako dortsalak zein bazkarirako txartelak Orkatz kultur elkartean eta Berdie eta Niza tabernetan jarri dituzte salgai antolatzaileek. Kroserako izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute. Dortsala izena ematerakoan jasoko dute; kamisetak, berriz, egunean bertan banatuko dituzte antolatzaileek parte hartzaileen artean, plazan, 12:00etan hasiko den lasterketaren aurretik.
Maiatzaren 20ko herri bazkaria 14:30ean hasiko da Azoka Plazan. Ikasle, langabetu eta jubilatuentzat 12 eurotan jarri dute bazkarirako txartela; eta 18 eurotan, gainerakoentzat.