Zozketa

Zozkatu ditu Uztarriak Grison Beatbox-en emanaldirako sarrerak

Erredakzioa 2023ko api. 21a, 13:18

Grison Beatbox-ek En bucle ikuskizuna eskainiko du larunbatean, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan, eta Uztarriak sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean.

Grison Beatbox-ek En bucle ikuskizuna eskainiko du bihar, larunbatean, Sanagustin kulturgunean. Emanaldia 22:00etan hasiko da eta Uztarriak sarrera bikoitza zozkatu du bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Luis Migel Ibarguren bazkidea izan da bi sarrerak eskuratu dituena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide