Lagun Onakeko Iker Bastida eta Jagoba Erdozia deitu ditu Hirugarren Mailako euskal selekzioak

Andoni Elduaien 2023ko api. 22a, 16:28

Jagoba Erdozia, Garmendipen jokatutako partida batean.

Datorren asteartean, apirilak 25, Azkoitiko Txerloia futbol zelaian egingo du entrenamendu saioa Hirugarren Mailan diharduten jokalariek osatutako euskal selekzioak. Maiatzaren 2an Irlandaren aurka jokatuko dute Barakaldon. Aitor Zubizarreta entrenatzaile azpeitiarra talde teknikoan arituko da, bigarren entrenatzaile bezala. 

Euskal selekzioaren futboleko Hirugarren Mailako taldeak Lagun Onak futbol taldeko Iker Bastida atezain azpeitiarra eta Jagoba Erdozia aurrelari hernaniarra deitu ditu datorren asteartean, apirilak 25, Azkoitiko Txerloia futbol zelaian egingo duten entrenamendurako. Hain justu, egun horretako 19:30ean egingo du lan saioa euskal selekzioak Azkoitian.

Euskal selekzioak Irlandako selekzioaren aurka lagunartekoa jokatuko du maiatzaren 2an (19:30), asteartez, Barakaldoko (Bizkaia) Lasesarre zelaian, eta Txerloiko entrenamendua partida hori prestatzeko egingo dute. Iker Bilbao buru duen selekzioak hogei jokalari ditu ditu entrenamendua osatzeko. Entrenatzaileari laguntzen arituko da, era berean, Aitor Zubizarreta entrenatzaile azpeitiarra ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide