Adiel Zabalaren 'Street photo' erakusketa, ikusgai

Ihintza Elustondo 2023ko api. 23a, 09:00

Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak Europara eginiko hainbat bidaiatan atera dituen kale giroko argazkiak bildu ditu Betharram aretoan. Maiatzaren 2ra bitartean izango da erakusketa ikusgai.

Adiel Zabala Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak argazki erakusketa zabaldu du, Street photo izenburupean, Betharram aretoan. Bertan Europara eginiko hainbat bidaiatan atera dituen kale giroko argazkiak ikus daitezke; hau da, kalean edo eremu publikoetan gertatzen diren eguneroko bizitzako eszenak kontatzen dituzten irudiak. "Kale erreportaje moduko bat da", adierazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak.

Argazki erakusketa maiatzaren 2ra arte egongo da ikusgai, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 18:00atatik 20:00tara, eta asteburu eta jaiegunetan, 12:00tatik, 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide