Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren ibilbidea ezagutzeko bigarren irteera egin dute

Ihintza Elustondo 2023ko api. 23a, 15:00

Ibilbidearen bigarren zatia ezagutzeko aukera izan dute herritarrek; Mandubiatik Azpeitira bitartekoa, zehazki. Bestalde, Boluntarioen Eguna ospatu dute.

Maiatzaren 6an izango da Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren bigarren edizioa, eta herritarrek ibilbidea aurrez ezagutzeko aukera izan dezaten, bigarren irteera egin zuten atzo, larunbata. Hain zuzen, ibilbidearen bigarren zatia ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek, Mandubiatik Azpeitira bitartekoa, zehazki. Joan zen martxoan egin zuten ibilbidearen lehen zatia, eta bigarrenaren txanda izan zen atzokoan. Eguraldi kaskarra egin zuen, baina jende ugari animatu zen ekintzan parte hartzera.

Lotura honetan daude ibilaldiko argazki guztiak ikusgai; Alberto Belokik ateratakoak dira.

Boluntarioen eguna, ostiralean

Bestalde, boluntariorik gabe "gauza gutxi" egin daitezkeela iritzita, Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren antolatzaile taldek maiatzaren 6an Azpeitian jokatuko den mendiko proban boluntario ariko direnentzako Boluntarioen Eguna antolatu zuen ostiralerako. Egun horretan, 19:00etan, Azoka Plazan elkartu ziren, eta bertan lasterketaren informazioa jaso zuten eta kamisetak banatu zizkieten mendi lasterketan boluntario ariko direnei. Ekitaldia mokaduarekin amaitu zuten.

Ostiralean egin zuten Boluntarioen Eguneko une bat. (Domusa Teknik 40 MLK)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide