Udaberriari ongietorria emateko, udaberriari lotutako naturaren zikloei heldu zieten atzo Azpeitiko Ekoetxean. Umm... zein usain goxoa izeneko tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten aurrez izena emandako haurrek eta gurasoek.
Sagarrondoen loraldia baliatuta, polinizazioaren gainean gehiago ikasteko aukera izan zuten tailerrean. Besteak beste, intsektuek udaberrian egiten duten lana eta nola egiten duten ikasi zuten.