Zozketa

Elkar argitaletxearen liburu sorta zozkatuko du Uztarriak bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko api. 24a, 11:09

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Atzo, apirilak 23, Liburuaren Eguna izan zen, eta horren harira Uztarria Komunikazio Taldeak liburu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta zozkatuko du, eta bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide