Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak irteera antolatu du hilaren 18rako; Oriora eta Aginagara joango dira egunpasa. 10:00etan jarri duute hitzordua San Martin egoitzaren parean, autobus joango dira Oriora eta han, 12:00etan, meza entzungo dute. Horren ostean, Aginagara joango dira bazkaltzera; 14:00etan hasiko dira bazkaltzen.
Txangoan parte hartu nahi dutenek bihartik hilaren 17ra bitartean eman beharko dute izena, 35 euro ordainduta. Baigeraren bulegora joan beharko dute izena ematera.