Odola emateko aukera izango da bihar

Aitziber Arzallus 2023ko api. 25a, 08:00

Odola gordetzeko poltsak.

Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da horretarako aukera, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua hartu behar da.

Odol Emaileen Elkarteak odola ateratzeko hitzordua jarri du biharko, asteazkena. Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da horretarako aukera, 16:30etik 20:30era bitartean –lokalera sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago–.

Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua hartu beharko da bihar bertan, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide