Zabalik da Maria Goñiren 'Lainoak' erakusketa

Aitziber Arzallus 2023ko api. 24a, 14:50

Maria Goñi zuzenean margotzen 'Lainoak' erakusketaren irekiera ekitaldian, zapatuan, Sanagustinen. (Kulturaz)

Maiatzaren 22ra arte Sanagustingo hormetan zintzilikatuta egongo dira Goñiren artelanak. Dinamoan egin duen sormen egonaldian sortutako lanak dira ikusgai jarri dituenak.

Maria Goñi artistaren Lainoak erakusketa maiatzaren 22ra arte ikusgai egongo da Sanagustin kulturgunean. Zapatu eguerdian egin zuten irekiera ekitaldia, artista bertan zela, eta erakusketaren eta artelanen nondik norakoak azaltzeaz gainera, zuzenean margotzen aritu zen Goñi.

Lainoak erakusketan lainoaren forma zehaztugabeak eta tonu ilunak dira nagusi, eta misterioz betetako paisaiak aurkezten ditu. Mihisea euskarri hartuta, akrilikoa eta olioaren bidez sortu ditu artelanak. Dinamoan izan da ikasturtean zehar sormen egonaldian, eta bertan marraztu ditu irudiok. Sormen egonaldiaren baitan, laster, ikastaro labur bat eskainiko die Arte eta Diseinuko ikasle gaztetxoei.

Joan den urtarrilean Uztarriak argazki erreportajea egin zion Goñiri.

Zapatuko ekitaldian Kulturazek ateratako argazki gehiago, berriz, lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide