Ostiralean itxiko da desgaitasuna duten pertsonentzat udako oporraldietan izena emateko epea

Maialen Etxaniz 2023ko api. 24a, 15:08

Elkarbidean programak aukera berdintasunean bidaiak egiteko aukera eskaintzen die desgaitasuna duten pertsonei. Bost bidaia antolatu dituzte aurtengo udarako: Benidormera, Saloura, Lanzarotera, Calpera eta Galiziara. Programan izena eman nahi dutenek ostirala baino lehen egin beharko dute izen-ematea Gizarte Zerbitzuetan edo www.elkartu.org webgunean egin beharko dute. 

Beste urte batez, Elkarbidean programa antolatu du Elkartu Gipuzkoako Futxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak desgaitasuna duten pertsonek aisialdiaz aukera berdintasunean gozatzeko. Bertan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, eta apirilaren 28an, ostiralean, itxiko da bertan izena emateko epea.

Egitasmoaren helburua da desgaitasuna duten pertsonek aukera berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzea. Horretarako, beraien desgaitasun fisiko, organiko edo sentsorialaren ondorioz beste modu batean ezin izango luketen pertsonei bidaiatzeko aukera ematen diete. Hala, gizarte inklusiboago batean jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea sustatu nahi dute Elkarbidean programarekin. 

2023ko Elkarbidean programan izena ematen dutenek honako oporraldietara joateko aukera izango dute: Benidormera ekainaren 10etik 24ra, Saloura uztailaren 1etik 15era, Lanzarotera, uztailaren 24tik abuztuaren 2ra, Galiziara abuztuaren 27tik irailaren 3ra eta Calpera irailaren 24tik urriaren 8ra.

Mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak dituzten pertsonek lehentasuna izango dute plaza eskuratzeko orduan. Elkarbidean programan izena eman nahi duten herritarrek Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoan edo www.elkartu.org webgunean egin behar dute izen-ematea ostirala baino lehen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide