Risografia landuko dute datorren Grafiaz Beteako saioan

Nerea Uranga 2023ko api. 25a, 09:00

Risografia. (Huarte arte garaikideko zentroa)

Grafiaz Beteako seigarren saioa da maiatzaren 19rako Dinamoa sormenguneak antolatu duena. Nafarroako Huarte arte garaikideko zentroan egingo dute, denak batera Azpeititik joanda. Izena emateko epea zabalik dago.

Grafiaz Beteako seigarren saioa antolatu du Dinamoa sormenguneak, maiatzaren 19rako. Abiadura handian egindako inpresio digitaleko teknika, risografia da saio horretan landuko dutena. Nafarroako Huarte arte garaikideko zentroan egingo dute, 15:30ean hasita. Hara denak batera joateko, 14:15ean elkartuko dira Dinamoan.

Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide