Mireia Delgadoren ipuin kontaketa saioa izango da datorren asteazkenean

Julene Frantzesena 2023ko api. 26a, 08:01

Mireia Delgado.

Ipuin Kontaketen XXXIV. edizioaren barruko saioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutakoa izango da, eta horiek dagoeneko eman dezakete izena.

Datorren asteazkenean, maiatzaren 3an, Mireia Delgadoren ipuin kontaketa saioa izango da Udal Liburutegian, 17:30ean hasita. Ipuin Kontaketen XXXIV. edizioaren barruko saioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutakoa izango da, eta horiek dagoeneko eman dezakete izena; hain zuzen ere, maiatzaren 2ra arte izango da horretarako aukera. Liburutegian eman beharko da kontaketarako izena, 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 815 506 telefonora Whatsapp mezu bat bidalita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide