Eskuko telefonoaren inguruko mahai inguruan, hizlari gehiago

Ihintza Elustondo 2023ko api. 26a, 11:11

Herriko ikastetxeetako guraso elkarteetako eta udaleko ordezkariak, mahai ingurua aurkeztu ostean. (Ihintza Elustondo)

Eskuko telefonoaren erabileraz hausnartzeko mahai ingurua izango da gaur, 18:00etan, Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko Udalak eta herriko hiru ikastetxeetako guraso elkarteek elkarlanean antolatu dute, eta hasieran aurreikusitakoa baino hizlari gehiago izango dira.

Eskuko telefonoa noiz eman behar zaie haurrei eta zein da tresna horren erabilera egokia? Gizartean gero eta kezka handiagoa eragiten duen galdera da hori, eta gai hori gizarteratzeko, mahai ingurua antolatu dute Azpeitiko Udalak eta herriko hiru ikastetxeetako guraso elkarteek elkarlanean. Gaur, asteazkena, izango da solasaldia, 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean, Noiz eta nola eman mugikorra seme-alabei izenburupean.

Hasiera batean, Telmo Lazkano No Phone Challenge –Mugikorraren Auziaren Programa– egitasmoaren sortzailea eta Tolosako (Gipuzkoa) Altxa Burua nahiz Usurbilgo (Gipuzkoa) Hitz Aho guraso elkarteetako ordezkariak ziren parte hartzekoak saioan, baina azkenean, Zarauzko (Gipuzkoa) guraso bat ere bertaratuko da. Horrez gain, Azpeitiko guraso batek ere hartuko du hitza, herrian zertan ari diren azaltzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide