Azkoitiko Duatloiak eragina izango du trafikoan

Aitziber Arzallus 2023ko api. 26a, 11:21

Atzo eguerdian Elkargunean egin zuten Azkoitiko Duatloia aurkezteko agerraldia. (Aitziber Arzallus)

Azpeitia eta Azkoitia arteko errepidea itxita egongo da igandean, 10:45etik 12:30era bitartean. Igande goizean Azkoitiko autobus zerbitzuan ere eragingo du.

Zapatuan eta igandean duatloiaren festa egingo dute Azkoitian, eta igande goizeko probak eragina izango du Azkoitia eta Azpeitia trafikoan. Kirolariak errepidean diren bitartean, ibilgailuen zirkulazioa erabat moztuta egongo da probaren noranzkoan. Zehazki, Azpeitia eta Azkoitia arteko errepidea itxita egongo da 10:45etik 12:30era bitartean.

Horrez gainera, Lurraldebusen autobus zerbitzuek ere aldaketak izango dituzte. Igandean, UK02 zerbitzuan, Azpetitik 10:30ean eta Errezildik 10:50ean Azkoitirako ateratzen diren autobus zerbitzuak ezeztatu egingo dituzte. Horrez gain, 10:00etatik 13:00etara bitartean, Azkoitia-Azpeitia arteko errepidea, bi noranzkoetan, txandaka, itxi egingo dutenez, autobus zerbitzuetan etenak eta atzerapenak izan daitezkeela ohartarazi du Lurraldebusek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide