Elikadura nahasmenduak izango dituzte hizpide bihar Gaztelekuan

Maialen Etxaniz 2023ko api. 27a, 17:42

Gaztelekuan izandako hitzaldi bateko artxiboko irudia. (Gaztelekua)

Maria Zunzunegik eta Garazi Olaizolak eskainiko dute solasaldia, nerabeei eta gazteei zuzenduta. Hitzaldia 17:30ean hasiko da, eta irekia izango da. 

Elikadura nahasmenduen inguruko hitzaldia izango da bihar Azpeitiko Gaztelekuan, gazteei eta nerabeei zuzenduta. Gaztelekuko kideek esperru desberdinetako herritarrekin egiten dituzten solasaldien barruko hitzordua da biharkoa, eta Maria Zunzunegi eta Garazi Olaizola izango dira gonbidatutakoak, ganorexia gainditutakoa bata, gaitz horrekin borrokan aritutakoa bestea. Gaiaren sakontasunaz hitz egingo dute biek, eta bertaratzen diren gazteek galderak egiteko aukera izango dute. Hitzaldia 17:30ean hasiko da, eta Gaztelekuko kideek bertaratzera animatu dituzte herriko nerabeak. 

Irakurri Olaizolaren eta Zunzunegiren bizipenak jasotzen dituen erreportajea, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide