Liburutegian egingo duten magia ikuskizunerako izena emateko epea ireki dute

Nerea Uranga 2023ko api. 28a, 10:12

Julen magoa.

Maiatzaren 5ean, Julen magoaren ikuskizunarekin bukatuko ditu Azpeitiko Udal Liburutegiak Liburuaren Egunaren bueltan antolatutako ekintzak.

Liburuaren Egunaren harira, apirilean eta maiatzaren aurreneko egunetan hainbat ekintza antolatu ditu Azpeitiko Udal Liburutegiak. Azkenengoa maiatzaren 5ean egingo dute. Egun horretarako Julen magoaren ikuskizuna prestatu dute, liburutegian bertan, 17:30ean hasita.

Magia ikuskizunera joateko aurrez izena eman beharko da liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edota Whatsappez mezua bidalita 688 81 55 06 telefono zenbakira. Izena emateko epea maiatzaren 4an bukatuko da.

Julen magoaren ekitaldiarekin bukatuko dituzte aurten Liburuaren Egunaren bueltako ekintzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide