Zozketa

Zozkatu du Uztarriak Elkar argitaletxearen liburu sorta

Erredakzioa 2023ko api. 28a, 13:11

Joan den igandean, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira antolatu du zozketa Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Guztira, Elkar argitaletxeak emandako lau liburu zozkatu ditu Uztarriak.

Uztarriak liburu sorta bat zozkatu du bazkideen artean Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Hain justu, Elkar argitaletxeak emandako lau liburu zozkatu dira: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan, eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba

Asko izan dira zozketan izena eman duten bazkideak, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Irune Bildosola bazkideak irabazi ditu lau liburuak. Bildosolak gaur goizean jaso du saria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide