Zozketa

'Itsas lapurrak' dantza emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mai. 1a, 11:30

Alurr dantza taldeak Itsas lapurrak ikuskizuna eskainiko du igandean, Soreasu antzokian, 18:00etan, eta Uztarriak bi sarrera bikoitz zozkatuko du bazkideen artean.

Ibarrako Alurr dantza taldeak Itsas lapurrak ikuskizuna aurkeztuko du maiatzaren 7an, igandea, Soreasu antzokian. Emanaldia 18:00etan hasiko da eta Uztarriak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide