Grisesek Azpeitian bukatuko du agurreko bira

Aitziber Arzallus 2023ko api. 29a, 15:00

Grises taldea.

Zestoako musika taldeak abenduaren 30ean Sanagustinen eskainiko du bere ibilbideko azken zuzenekoa. 

Zestoako Grises musika taldeak joan den urrian iragarri zuen hogei urteko ibilbideari bukaera emateko intentzioa. Azken zuzenekoak aurten emango zituela esan zuen, eta orain jakinarazi ditu agurreko birako hainbat hitzordu. Maiatzaren 5ean Huescan (Espainia) emango du azken birako lehen kontzertua, eta azkena, berriz, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, abenduaren 30an.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide