Ion Intxaustik eta Naroa Uriak Pagoeta mendi lasterketako proba mistoa irabazi dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko api. 30a, 16:20

Naroa Uria eta Ion Intxausti Pagoeta mendi lasterketako podiumean. (Jabi Gonzalez Toston)

Bi azpeitiarrek 41 minutu eta 25 segundotan amaitu dute zortzi kilometroko ibilbidea. Xabat Manzisidor ere igo da podiumera lasterketako ibilbide nagusia hirugarren postuan amaitu ondoren.

Emaitza bikainak lortu dituzte korrikalari azpeitiarrek gaur goizean Zarautzen jokatutako Pagoeta mendi lasterketan. Bi proba jokatu dituzte, eta mistoan Ion Intxaustik eta Naroa Uriak osatu duten bikotea nagusitu da. 41 minutu eta 25 segundotan amaitu dute zortzi kilometroko ibilbidea, bigarrenak izan diren Maddi Olaetxea eta Unai Udabe usurbildarrak baino 37 segundo azkarrago.

21 kilometroko lasterketa nagusian, berriz, hirugarren postua lortu du Xabat Manzisidorrek, ibilbidea ordubete 43 minutu eta 36 segundoan amaitu ondoren. Haren aurretik bi nafar helmugaratu dira: Goizuetako Hodei Lujanbio lehenengo postuan eta Uitziko Raul Amatriain bigarren.

Xabat Mancisidor hirugarren tokian helmugaratzen Pagoeta mendi lasterketan. (Jabi Gonzalez Toston)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide