Mariñoren zelaian ezin Lagun Onakek

Mailo Oiarzabal 2023ko mai. 1a, 11:29

Emakumeen Ohorezko Mailako Lagun Onak. (Lagun Onak)

4-0 galdu zuen Emakumeen Ohorezko Erregional mailako taldeak, eta bigarren zatian jaso zituen neurketako gol guztiak.

Lagun Onakek 4-0 galdu zuen Mariñoren etxean, Emakumeen Ohorezko Erregional ligaren 27. jardunaldian. Irungo taldea sailkapeneko hirugarrena da, denboraldiko talde indartsuenetakoa, beraz. Hala ere, lehen zati parekatu baten ondoren, hutsean berdinduta iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, etxekoak nagusitu ziren, eta neurketako lau golak orduan egin zituzten.

Liga bukatzeko hiru jardunaldi falta dira, eta bosgarrena da sailkapenean Lagun Onak, 45 punturekin. Laugarren posturako borrokan ibili da oraintsura arte Unai Urbizuren taldea Zumaiakorekin, baina aurreko jardunaldian kostako taldeak 1-3 irabazi zuen Garmendipen; eta joan den asteburuko emaitzak gehituta, 9 puntuko zuloa ireki du Zumaiakok Lagun Onakekiko.

Datorren igandean jokatuko du azken hirugarren jardunaldiari dagokion bere partida Lagun Onakek. Garmendipen, Bergara hartuko du, sailkapeneko azken bigarrena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide