Jose Antonio Circujanok irabazi du Azkoitiko Duatloiko beteranoen txapeletako bat

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 2a, 10:04

Hamasei kirolarik parte hartu zuten Circujanoren kategorian, eta Azkoitri Triatloi Klubeko kirolaria izan zen azkarrena, bi ordu, hamabi minutu eta 11 segundoko denbora eginda.

Igandean jokatu zuten XX. Azkoitiko Duatloian, Jose Antonio Circujano azpeitiarrarentzat izan zen beteranoen mailako txapeletako bat. Guztira hamasei lagunek parte hartu zuten Azkoitri Triatloi Klubleko kirolariaren kategoria berean, eta bi ordu, hamabi minutu eta 11 segundoko denbora eginda, bera izan zen azkarrena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide