Zozketa

Gatiburen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2023ko mai. 2a, 11:22

Talde bizkaitarrak EH Distopikala lan berria aurkeztuko du larunbatean, Sanagustin kulturgunean. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Gatibu taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, 22:30ean Sanagustin kulturgunean. Talde bizkaitarrak EH Distopikala lan berria aurkeztuko du eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek ostiraleko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide