Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak informazio mahaia jarri du plazan

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 2a, 11:37

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko kideek informazio mahai jarri dute plazan. (Ihintza Elustondo)

Azoka eguna dela aprobetxatuta, elkarteako kideek informazio mahaia jarri dute plazan eta herritarrei beren jardunaren berri ematen ari dira.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko kideak kalera atera dira gaur, herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin. Plazan astearteetako azoka egiten ari direla aprobetxatuz, beren elkartearen jarduna eta zereginak azaltzeko postua jarri dute hantxe. Elkartearen inguruko berri izan dezakete postura hurreratzen diren herritarrek.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak duela hilabete batzuetatik egoitza du Azpeitian ere, eta Uztarriak aurtengo otsaileako aldizkarian elkartearen jardunaren berri emateko erreportajea kaleratu zuen han aritzen diren hainbat kiderekin hitz eginda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide