Igandean Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 3a, 09:00

Iazko Itsasi Eguneko une bat. (Mailo Oiarzabal)

Juan Antxieta musika eskolak eta Luix Beltza Dantza Eskolak elkarrekin antolatu dute aurtengo Dantzari Txiki Eguna. Bergarako (Gipuzkoa), Zumaiako eta Azkoitiko dantzariek eta Itsasiko eta Luix Beltzaren ikasleek parte hartuko dute.

Igandean, maiatzak 7, Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Azpeitian, Juan Antxieta musika eskolak eta Luix Beltza Dantza Eskolak elkarrekin antolatuta. Bergarako (Gipuzkoa), Zumaiako eta Azkoitiko dantzariek Itsasikoekin eta Luix Beltzaren ikasleekin bat egingo dute egun horretan Azpeitiko kaleetan. 10:15ean ekingo diote egitarauari, kalejirarekin. Talde bakoitzak dagokion lekutik hasiko du ibilbidea, eta 12:00etan denak plazan elkartuko dira. 12:30ean emanaldia egingo dute plazan denek batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide