'Itsas lapurrak' dantza ikuskizuna taularatuko dute igandean plazan

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 4a, 09:00

'Itsas lapurrak' dantza ikuskizuna. (Utzitakoa)

Ibarrako (Gipuzkoa) Alurr dantza taldearen emanaldia 18:00etan hasiko da. Soreasu antzokian egin beharrean herriko plazan egingo dute, eta doan izango da.

Ibarrako Alurr dantza taldeak Itsas lapurrak dantza ikuskizuna eskainiko du igande arratsaldean herriko plazan. 18:00etan hasiko da emanaldia, 50 minutuko iraupena izango du ikuskizunak, eta doan ikusteko aukera izango da. Aurrena, Soreasu antzokian izatekoa zen, baina plazan egingo dute.

Haatik dantza konpainiako Aiert Beobidek zuzendutako lanak euskaldunek itsasoarekin izan duten harremana du oinarrian. "Izan dira Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere… Zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea. Ontzi askok burdina eta tresnak Lisboara edo Arroxelara eramanez hasten zuten bidaia, han gero balearen eta bakailaoaren arrantzarako beharrezkoa zutenaren truke aldatzeko. Baina arrantzarako bidean ahulagoa zen etsaiaren bat ikusiz gero, kortsario ere bihurtzen ziren harrapatutako ontzia etekinen poltsara gehitzeko".

Alurr dantza taldeak, Itsas Lapurrak ikuskizunean, garai hartako bizipenak dantzatuko eta antzeztuko ditu. "Dantzaren bidez gure itsasertzetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuren kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta itsas gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide