Udal Liburutegiak antolatuta, LH1 eta LH2 mailetako ikasleentzat eskulan tailerra egingo dute asteartean, maiatzaren 9an, 17:30ean hasita. Udal Liburutegian bertan izango da saioa, eta zapatura bitartean eman daiteke izena, liburutegian bertan. Lekuak mugatuta egongo direla jakinarazi dute antolatzaileek.