Nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak egingo dituzte hilaren 18an

Ane Olaizola 2023ko mai. 3a, 10:00

Nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak egingo dituzte maiatzean.

Maiatzaren 18ra bitartean, Azkoitian, Azpeitian eta Errezilen izango dira unitate mugikorrak azterketa teknikoa egiten, eta zerbitzuko arduradunek eman dute egutegiaren berri. Azpeitian, hilaren 18an egingo dituzte azterketak, Loiolan eta Landetan.

Maiatzaren 18an, ostegunez, nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT) egingo dituzte herrian. Horretarako, unitate mugikorrak Azpeitiko Loiolako tren geltokiaren parean egongo dira 09:00etan. Eguneko bigarren hitzordua, berriz, Landetan dagoen Errezil-Urrakira joateko biribilgunean izango da, 13:00etan.

Azkoitian eta Errezilen ere egingo dituzte ibilgailuen azterketak hilaren 12an. Azkoitian, Ugarte industrialdean egingo dituzte 09:00etan, eta Errezilen, 12:30ean, Letea jatetxeko aparkalekuan. Zerbitzuko arduradunek esan dutenez, soilik zehaztutako egun eta leku horietan egongo da nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko aukera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide