Maiatzeko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Jaione Albeniz

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 4a, 13:03

Uztarria datozen egunetan hasiko da maiatzeko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Aldizkariaren landutako edukien artean, Jaione Albeniz dantzari eta aktoreari egindako elkarrizketa jaso du Uztarriak. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Azpeitiko Emakumeen Txokoan sabel dantza irakasten du Jaione Albenizek. Gaur egun, Donostian bizi da, eta dantza eskola bat du han: Segastopol. Han ez ezik, hainbat emakumeen etxetan ere ematen ditu saioak, eta uste du emakumeen ahalduntzerako tresna izan daitekeela dantza. Antzerkian ere aritzen da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide