Etxe tutelatuen araudia onartuko dute gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2023ko mai. 4a, 08:00

Azpeitiko udaletxea.

19:00etan hasiko dute bilkura udal ordezkariek, eta besteak beste, etxe tutelatuen araudia onartuko dute, eta ondorioz, ordenantza fiskaletan hainbat aldaketa eta egokitzapen egingo dituzte.

Udal ordezkariek maiatzeko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, ostegunarekin. 19:00etan hasiko dute bilkura udal ordezkariek, eta besteak beste, etxe tutelatuen araudia onartuko dute, eta ondorioz, ordenantza fiskaletan hainbat aldaketa eta egokitzapen egingo dituzte. Horrez gain, etxez etxeko laguntza eta eguneko zentro zerbitzuak emateko kontratuaren zenbatekoa handituko dute, langileen baldintzak hobetzeko.

Honako hau da gai biharko udalbatzareko gai zerrenda:

1.- Udalbatzak 2023ko apirilaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren adinekoentzako ostatu zerbitzua arautzen duen araudia onartzea, hasierako izaerarekin.
3.- Azpeitiko Udalaren adinekoentzako ostatu zerbitzuari ezargarri zaizkion tarifak onartzen dituen udal zerga agintaraua onartzea, hasierako izaeraz.
4.- Udal zerga agintarauetan etxez etxeko laguntza, eguneko zentroa eta eguneko unitate zerbitzuaren tasaren aldaketa.
5.- Hiri lurren balio gehitzearen gaineko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa onartzea.
6.- Azpeitiko Udalaren etxez etxeko laguntza eta eguneko zentro zerbitzuak emateko kontratua.
7.- Alkatetzak 2023ko otsailean eta martxoan emandako ebazpenen berri ematea.
8.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide