Maiatza hil garrantzitsua izango da Azpeitiko odol emaileen elkartearentzat eta herriko odol emaileentzat. Izan ere, hil honetan birritan izango da odola emateko aukera Parrokiaren Soreasuko lokalean: bihar, hilak 10; eta hileko azken asteazkenean, maiatzaren 31n.
Bihar, ohiko ordutegian egingo dute maiatzeko lehen ateraldia, 16:30etik 20:30era bitartean. Odola eman ahal izateko aurrez hitzordua hartu beharko da bihar bertan, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.