Komunikazioa izan dute hizpide nerabezaroa gai hartuta egiten ari diren Guraso Eskoletako bigarren saioan

Julene Frantzesena 2023ko mai. 3a, 11:46

60 bat lagun izan ziren komunikazioari buruzko solasaldian. (Azpeitiko Udala)

Komunikazioa gure seme-alabekin hitzaldia eskaini zuten atzo Mireia Agirre Harremanakeko eta Luis Legorburu Orekaguneko psikologoek. 60 bat lagun izan ziren solasaldian. Maiatza bukatzerako beste askotariko gaien bueltako hiru saio egingo dituzte.

Apirilaren bukaeraz geroztik martxan dira nerabezaroa gai hartuta egiten ari diren Guraso Eskolak, eta atzo, asteartea, horien barruko bigarren saioa egin zuten. Hain zuzen ere, Komunikazioa gure seme-alabekin hitzaldia eskaini zuten Mireia Agirre Harremanakeko eta Luis Legorburu Orekaguneko psikologoek. 

Atzokoan hitzaldia Azoka Plazaren goiko solairuko aretoan egin zuten, eta 60 bat lagun elkartu ziren. Horiek seme-alabekin komunikatzeko hainbat gako ezagutzeko parada izan zuten.

Guraso Eskolen barruan beste hiru saio ere egingo dituzte: maiatzaren 9an sare sozialak izango dituzte hizpide, maiatzaren 16an substantzien kontsumoa eta maiatzaren 31n nerabeen gurasoek solasteko parada izango dute.

Hona hemen datozen saioen gaineko informazioa:

  • Maiatzak 9: Sare sozialen munduan murgildu nahi? hitzaldia, Maddi Oteizaren (Hazkunde) eskutik.
  • Maiatzak 16: Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? hitzaldia, Estibaliz Ansotegiren (Ortzadar) eskutik.
  • Maiatzak 31: Nerabeen gurasoekin solasaldia, Gaztelekuko hezitzaileen eskutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide